XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Maisu-maistren Kidegoan edozein espezialitateren bidez, Sendabidezko Pedagogia/Aholkulari espezialitateren bidez izan ezik, sartzeko pedagogia- eta didaktika-proiektua egiteko orientabideak.
1) Lehiatzaileak kontuan izan behar dituen gaiak:
a) Aukeratutako zikloa eta etapa.
b) Ziklo horretarako ezarrita dauden ikaskuntza-arloak edo eremuak.
c) Ikasle-taldearen berariazko ezaugarriak.
d) Ikastetxearen tipologia, bere kokapena eta hizkuntza-aukeraren arabera.
2) Kontuan hartu beharko diren bestelako gai berezi batzuk:
a) Ikasleek lortu beharreko helburuak (oinarrizko gaitasunak honako arlo hauetan: psikomotrizitatea, ezagupena, afektibotasuna; laguntzazko teknikak; ohiturak eta jarrerak,...)
b) Aukeratutako ikaskuntza-arlo edo eremuen oinarrizko edukinak (osobatezko edo disziplinarteko trataerak egiteko aukera; balizko sekuentziazioa,...)
c) Metodologia-erizpideak eta aniztasunari eman beharreko erantzuna.
d) Ikaskuntza-ekintzen aurrikuspena.
e) Erabiliko diren baliabide material eta antolaketazkoak.
f) Ebaluazioa: erabiliko diren erizpide, teknika eta tresnak, eta indartze- eta berreskuratze-ekintzen aurrikuspena.
3) Orientabide bibliografikoak. (oinarrizko araubidea)
3.1. Haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzari buruzkoak
236/1992 Dekretua, abuztuaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarterako haur-hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena (1992ko abuztuaren 27ko EHAA).
237/1992 Dekretua, abuztuaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarterako lehen hezkuntzaren curriculuma ezartzen duena (1992ko abuztuaren 27ko EHAA).
1992ko abuztuaren 13ko Agindua, Euskal Autonomi Elkartean haur-hezkuntza eta lehen hezkuntza ezartzen dituena (1992ko abuztuaren 28ko EHAA).
1993ko maiatzaren 5eko Agindua, haur-hezkuntzako ebaluazioa arautzen duena (1993ko ekainaren 1eko EHAA).
1993ko maiatzaren 5eko Agindua, lehen hezkuntzako ebaluazioa arautzen duena (1993ko ekainaren 1eko EHAA).
1993ko maiatzaren 5eko Agindua, haur-hezkuntza eta lehen hezkuntzako etapetako curriculumaren egokitzapenak arautzen dituena (1993ko ekainaren 1eko EHAA).